
Hau Gymshark markarako diseinatutako email publizitarioaren prototipoa da, Mailchimp plataforman sortua enpresak emandako briefing-ean oinarrituta. Proiektu honen helburu nagusia markaren nortasun bisuala eta irudi korporatiboa ahalik eta zehatzen islatzea izan da, diseinuaren elementu zehatzak banan-banan azaldu gabe.
Erabilitako koloreak eta diseinu-lerroak Gymshark-ek bere ohiko komunikazioetan erabiltzen dituenen oso antzekoak dira. Hain zuzen ere, enpresaren beste email batzuetan inspiratu gara, haien estetika minimalista, garbia eta kirolzalea fideltasunez mantentzeko. Horrela, jasotzen duten erabiltzaileek berehala identifikatuko dute mezua Gymshark-en komunikazio ofizial gisa.
Azken batean, ez da diseinu berri bat hutsetik, marka horren ohiko ildoaren jarraipena baizik. Helburua kanpaina eta produktu berriak modu koherente eta erakargarrian aurkeztea da, erabiltzailearekin dugun harremana eta marka-identitatea indartuz.
