
Sarrera
Azken astean, marketin eta publizitate arloko hiru agentzia ezagutzeko aukera izan genuen: Sirope, Workoholics eta Crisis. Bisita honek sormenaren, talde-lanaren eta metodologia profesionalen garrantzia gertutik ulertzeko balio izan zidan.
Argudioa edo iritzia
Lehenengo geldialdia Sirope izan zen. Cristinak, agentziako langileak, azaldu zigun sormena nonahi dagoela eta momenturen batean blokeatuta sentitzen bagara ez dugula kezkatu behar. Bere esperientzia pertsonalak asko inspiratu ninduen: hasieran bere burua gai ez zela sentitu arren, ahaleginarekin diseinu eta kanpaina onak sortzea lortu zuen.
Ondoren, Workoholics-era joan ginen, Jardines de Albia inguruan. Bertan egindako lanak erakutsi zizkiguten, bereziki Athletic Club taldearentzat egindako marketin kanpaina. Proiektu luzea eta konplexua izan zela azaldu zuten, baina talde osoa inplikatuta egon zen.
Azkenik, Crisis agentziak bere espazio modernoa eta Kanban metodologia (metodologia agileak) erakutsi zizkigun.
Ondorioa
Bisita honek erakutsi dit marketin digitala eta publizitatea ez direla soilik ideia onak izatea, baizik eta lan konstantea, talde-lana eta konfiantza izatea.
