Nor Naiz?

Jon Marko Ruiz de Alegria Rojas naiz, 19 urte ditut eta kirola eta edukien sorkuntza nire pasioak dira, marketineko buru geldiezin bat naiz.

Edukien eta argitalpenen bidez nire sormena erakustea gustatzen zait. Era berean, kirolzale amorratua naizenez, eduki berriak eta interesgarriak argitaratzea gustatzen zait, eta eduki horiek pertsonak erakartzea eta nire edukia ikustea. Gustatzen zait nire estilo pertsonala, nahiko umoretsua dena, eskaintzea edukietan eta markarekin konektatzea.

Nola lan Egiten dut?

Egunerokoa ideiak behatuz eta jasoz hasten dut, inguruan, kirolean edo sareetan gertatzen dena inspirazio bihurtuz. Gero, nire estiloaren iragazkitik pasatzen dut guztia: umorea, kirol energia eta nire nortasun propioa. Edukiak azkar sortzea gustatzen zait, perfekzioan galdu gabe, inpaktua eta erreakzioa bilatuz. Argitaratzen dudanean, helburua argia da: jendeak zerbait sentitzea, barre egitea edo identifikatzea.

Azken finean, nire edukia etengabe aztertzen dut kirol partida bat balitz bezala, zer funtzionatzen duen ikasi eta hobetzen jarraitzeko. Nire helburua da nire estiloa hain markatua izatea, jendeak berehala jakitea nirea dela.